Basamortu erdian dagoen herri batek amnesia kolektiboa pairatzen du. Ia ezer ez dute gogoratzen eta guztiz galduta daude. Egun batean, ekaitz bortitz batek herriaren osotasuna mehatxatzen du… eta egun berean, basamortuan galdu den ATZERRITAR bat iristen da bertara. ATZERRITAR horren jakin-min sarkorrak eta galderek giltza izango dira herritarrek beren historia berriz aurkitu eta AHazturaren Haizetik ihes egin ahal izateko.